Sareko zerbitzuak
Telefonoa erabiltzeko haririk gabeko zerbitzu-hornitzaile baten harpidedun izatea
beharrezkoa da. Zenbait aukera ez daude erabilgarri sare guztietan, zenbait funtziok
zerbitzu-hornitzaileekin akordio bereziak izatea eska dezakete. Sareko zerbitzuak
erabiltzean datu-transmisioak gauzatzen dira. Jo zerbitzu-hornitzailera zure
hornitzailearen sareko eta roaming sareetako datu-transmisio tarifak ezagutzeko. Zure
zerbitzu-hornitzaileak zer kostu aplikatuko den azal dezake. Zenbait sarek sareko
laguntza behar duten funtzioak erabiltzeko moduan eragiten duten murrizketak izan
ditzakete, TCP/IP protokoloetan funtzionatzen duten eta hizkuntzaren araberako
karaktereak dituzten WAP 2.0 protokoloak (HTTP eta SSL) bezalako teknologia zehatzak
esaterako.
Informazio orokorra
5
Zure zerbitzu-hornitzaileak telefonoko zenbait aukera ezgaitzeko edo ez aktibatzeko
eskatu liezazuke. Kasu horretan, aukera horiek ez dira telefonoko menuan agertuko.
Telefonoak menuaren izenak, menuaren ordena eta ikonoak bezalako elementuak
pertsonaliza daitezke.