Gailuaren software- eta aplikazio-eguneratzeei buruz
Gailuaren software- eta aplikazio-eguneratzeekin, eginbide berriak eta funtzio
hobetuak lor ditzakezu gailuarentzat. Softwarea eguneratzeak gailuaren
funtzionamendua ere hobe dezake.
Gailuaren softwarea eguneratu aurretik, zure datu pertsonalen babeskopia egitea
gomendatzen da.
6
Informazio orokorra
Abisua:
Softwarearen bertsio berriak instalatzerakoan, ezin da telefonoa erabili, ezta larrialdi
deietarako ere, instalazioa amaitu eta telefonoa berrabiarazi arte. Egiaztatu datuen
segurtasun-kopiak egiten dituzula softwarea eguneratu aurretik.
Software eguneratzeak deskargatzean datu kantitate handiak transferi daitezke
(sareko zerbitzua).
Eguneratzea hasi aurretik behar adina bateria duzula egiaztatu edo kargagailura
konektatu.
Gailuaren softwarea edo aplikazioak eguneratu ondoren, baliteke erabiltzailearen
gidako argibideak eguneratuta ez egotea.