Bateria eta kargagailuaren informazioa
Telefonoa bateria kargagarri batekin elikatzen da. Telefono honekin erabili beharreko bateria BL-4C da. Baliteke Nokiak bateria
modelo gehiago eskuragarri izatea telefono honentzat. Telefono hau ondorengo bateriek emandako energiarekin erabili behar
da: AC-3. Kargagailuaren modelo zenbakia ezberdina izan daiteke entxufe motaren arabera. Entxufe ezberdinak ondorengoen
bidez identifikatzen dira: E, EB, X, AR, U, A, C, K edo UB.
Bateria behin eta berriro karga edo deskarga daiteke, baina azkenean agortu egiten da. Hitz egiteko eta egoneko tarteak ohi
baino nabarmen laburragoak badira, bateria aldatu egin beharra dago. Erabili soilik Nokiak onartutako bateriak eta kargatu
bateria Nokiak zure telefonorako diseinaturiko kargagailu homologatuekin soilik.
Produktu- eta segurtasun-informazioa 33
Bateria lehenengo aldiz erabiltzeko, edo bateria luzaroan erabili ez baldin bada, beharbada kargagailua konektatu,
deskonektatu eta berriz ere konektatu egin beharko da bateria kargatzen has dadin. Bateria guztiz deskargatuta baldin badago,
kargagailuaren ikurra pantailan agertu arte edo deirik egin ahal izan arte minutu batzuk igaro litezke.
Segurtasunez kentzea. Bateria kendu aurretik, beti telefonoa itzali eta kargagailua deskonektatu.
Modu egokian kargatzea. Kargagailua erabiltzen ari ez bazara, desentxufatu eta telefonotik deskonektatu. Ez utzi guztiz
kargatutako bateriarik kargagailura konektatuta, gehiegi kargatzeak bateriaren iraupena labur baitezake. Guztiz kargatutako
bateria erabili gabe utziz gero, pixkanaka deskargatu egingo da.
Saihestu tenperatua altuegiak edo baxuegiak. Bateria 15º eta 25º artean gordetzen saiatu. Tenperatura oso altu edo baxuek
bateriaren bizitza eta gaitasuna murrizten dituzte. Baliteke bateria beroa edo hotza duen telefonoak denboraldi batean ez
funtzionatzea. Bateriaren errendimendua asko gutxitzen da zero azpiko tenperaturetan.
Ez eragin zirkuitulaburrik. Nahi gabe zirkuitulaburra sor daiteke, metalezko objekturen batek (txanpon bat, klip bat edo axota
bat, adibidez) bateriaren terminal positibo (+) eta negatiboak (-) zuzenean konektatzen baditu. (horiek banda metalikoen antza
dute baterian). Sakelean edo poltsan ordezko bateria bat eramanez gero hori gerta liteke. Terminaletan zirkuitu-laburrik
gertatuz gero, bateria edo konektatutako objektua hondatu egin litezke.
Botatzea. Bateriak ez sutara bota, lehertu egin daitezke eta. Bateriak botatzeko garaian, tokian tokiko arauak bete behar dira.
Ahal dela, birziklatu. Ez bota etxeko gainerako hondakinekin batera.
Isurtzea. Ez desmuntatu, moztu, ireki, bihurritu, deformatu, zulatu edo txikitu telefonoa edo bateriak. Isurketarik gertatuz gero,
saihestu bateriaren likidoa azala edo begiak ukitzea. Hori gertatuz gero, busti urarekin kaltetutako tokiak ahal bezain laster