Ibilgailuak
Irrati-frekuentziako seinaleek ibilgailuetan gaizki instalatutako edo gaizki babestutako sistema elektronikoetan eragina izan
dezakete, hala nola, erregaiaren injekzio sistema elektronikoetan, balazten blokeoa saihesteko sistema elektronikoetan,
abiaduraren kontrol sistema elektronikoetan edo airbag sistemetan. Informazioa lortzeko, egiaztatu autoaren edo honen
ekipamenduaren fabrikatzailearekin.
Langile kualifikatuek soilik ikuska ditzakete telefonoak eta ibilgailuetan instalatu. Instalazioa edo beste edozein zerbitzu gaizki
burutzea arriskutsua izan daiteke eta telefonoaren bermea baliogabe dezake. Egiaztatu erregularki ibilgailuan instalatutako
hari gabeko osagarriek behar bezala funtzionatzen dutela. Ez gorde edo eraman likido sukoiak, gasak edo material lehergarriak
telefonoa, haren zatiak edo osagarriak daramatzazun toki berean. Gogoratu airbag-ak indar handiarekin puzten dela. Ez jarri
telefonoa edo osagarriak airbag-a aterako den tokian.
Itzali telefonoa hegazkinera igo aurretik. Hari gabeko gailuak hegazkinean erabiltzea arriskutsua izan daiteke hegazkinaren
funtzionamendurako eta legez kanpokoa izan daitekeelako.