Nokia X2 00 - Larrialdi deiak

background image

Larrialdi deiak
Garrantzitsua:
Telefono mugikorrek, telefono hau barne, irrati-seinaleak, haririk gabeko eta lehorreko sareak eta

erabiltzaileak programatutako funtzioak erabiliz funtzionatzen dute. Zure gailuak Internet bidezko ahots-deiak onartzen

baditu (interneteko deiak), mugikorra eta interneteko telefonoa biak aktibatu. Honela, telefonoak larrialdi deiak egiteko

mugikorraren sarea eta Internet-hornitzailea erabiliko ditu aktibatuta badaude. Ez da uneoro konektatzeko aukera izatea

ziurtatzen. Ez zaitez inoiz egon telefono mugikor baten menpe komunikazio garrantzitsuetarako, adibidez, osasun larrialdi

baterako.

Larrialdiko deiak egiteko:

1

Telefonoa itzalita baldin badago, piztu ezazu. Seinaleak behar besteko indarra daukan begiratu. Telefono motaren

arabera, baliteke ondorengoak ere egin behar izatea:

SIM txartel bat sartu, telefonoak bat badarabil.

Aktibatu dituzun zenbait dei murrizketa ezgaitu.

Aldatu profila Hegaldi modutik edo Lineaz kanpoko modutik modu aktibo batera.

2

Sakatu amaitzeko tekla behar bezain beste pantaila ezabatzeko eta telefonoa deietarako prestatzeko.

3

Sartu zauden tokiko larrialdi zenbaki ofiziala. Larrialdi zenbakiak tokiaren arabera alda daitezke.

4

Sakatu deitzeko tekla.

Larrialdi dei bat egitean, eman ezazu beharrezko informazio guztia ahalik eta zehatzen. Zure gailu mugikorra komunikatzeko

modu bakarra izan daiteke istripu bat dagoen tokian. Deia ez bukatu hori egiteko baimenik ez den bitartean.